Kulturarteko Plaza Feministak hilabete honetan ere hainbat ekintza antolatu ditu: erakusketak, dokumental emanaldiak... Ekintza batzuk Hernaniko Udalak berak antolatu ditu eta beste batzuk, eragileekin elkarlanean, Koxka Elkartea edo Mugarik Gaberekin, esaterako.

Hasteko, gaur eta bihar Memoria eraikiz. Flores en el asfalto antzerki-bizipena izango da eta izen-ematea derrigorrezkoa da.

Bestalde, aurten ere, haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta parteka-tzeko tailerra antolatu du Hernaniko Udalak. Duela hamabi urtetik hona eskaintzen du zerbitzu hau Berdintasun sailak.

Josune Martirena Sagastibeltzak eta Marijo Artola Lizarazuk gidatuko dituzte saioak, haurdun daudenentzako edo erdituberri direnen-tzako eta haien bidelagunentzat. Otsailetik ekainera, asteazkenero bi orduko saioa izango da. Eskolak euskaraz izango dira eta prezioa 35 eurokoa da. Izen-ematea urtarrilaren 31ra arte zabalik izango da.

Bestalde, Igone Mariezkurrenaren Indusen ibaibideak erakusketa egongo da ikusgai urtarrilaren 18tik otsailaren 20ra. Pakistani begirada soziala ematen dion erakusketa da eta inaugurazio ofiziala urtarrilaren 25ean izango da 19.00etan, Mariezkurrena bera bertan dela. Euskaraz izango da, baina itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Azkenik, urtarrilaren 27an, 18.00etan, Ama-das dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango da. Desgaitasuna duten lau emakumek ahalduntzerako egiten duten bidaia kontatzen du. Entzumen aniztasun funtzionala dutenentzako interpretea egongo da.