Geolokalizazio proiektua amaitu dute Anoetan
Urtebeteko prozesua izan da eta lur jabeen %80ak hartu du parte, lursailen %97, 5era mugatuta
2022ko azaroaren 8an eman zioten hasiera Anoetan landa eremuko lursailen geolokalizazio proiektuari eta, urtebeteren ondoren, eman diote amaiera. Udalak eskerrak eman dizkie lur jabeei erakutsi duten prestutasunagatik eta mugak identifikatzen egindako lanagatik. Abenduaren 20an Mikel Sagasti auditorioan egin zuten bilera lur jabeekin eta bakoitzari bere lursailen neurketa topografikoak eta adostutako mugen erreferentziak eman zi-tzaizkion. Urtebeteko prozesuan, Anoetako lur jabeen %80ak hartu du parte eta lursailen %97,5era mugatu da. Mugaketa hauek egiteko 1.282 puntu neurtu eta tartean, 421 mugarri geolokalizatu direla jakinarazi du udalak.
Gainera, Udal gobernuko kideek azaldu dutenez, Geograma enpresak egin ditu neurketa lanak. Udalak 48.000 euroko inbertsioa egin du egitasmoa gauzatzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 10.000 euroko diru laguntza izan du.
Temas
Más en Bertan
-
Ousmane Ba ya descansa en Senegal tras una ola de solidaridad
-
El Ayuntamiento de Elgoibar afirma que las medidas de gestión de los residuos "no buscan castigar a nadie"
-
Una inoportuna presencia incomoda en Artaleku antes del Bidasoa-Ángel Ximénez
-
La campaña que saca los colores en Oñati: “Ponte en su lugar, no en su aparcamiento”