Antioko taberna 2013ko irailean ireki zen eta Bidebide enpresak 10 urte daramatza dagoeneko bertan lanean. Esleipen epea amai-tzear da eta Zumarragako Udala kontratazio espedientea prestatzen ari da, lizitaziorako. Esleipen prozesua amaitu bitartean, Bidebide enpresak jarraituko du ostalaritza zerbitzua eskaintzen, baina tabernako irekiera ordutegia ez da ohikoa izango.

Urtarriletik aurrera astelehenetan itxita egongo da, asteartetik ostiralera 10.00etatik 17.00etara irekiko da eta larunbatetan eta igandetan 10.00etatik 18.00etara.