Hernaniko Udalak parte-hartzea hobetzea bilatzen du
Diagnostikoaren aurkezpen publikoa Biteri kultur etxean burutuko da, hilaren 27an
Hernaniko Udala herritarren parte-hartzea hobetzeko moduen inguruan hausnarketa egiten ari da. Oraingoz, diagnostiko fasean aurkitzen da ikerketa, baina Udalak, epe motzean, herritarrengana joko du, haien iritzia biltzeko asmoz.
Diagnostikoaren herri mailako aurkezpena urtarrilaren 27an izango da, 10.00etan Biteri kultur etxean.
Ausaz aukeratutako 200 herritarrek jardunaldirako gonbidapen gutuna jasoko dute etxean. Sistema berritzailea da hau Hernaniko Udalarentzat: ausazko gutunekin herritarrei jardunaldietan parte hartzeko gonbidapen zuzen eta pertsonalizatua eginez. Hala ere, gonbidapena jasotzen ez duten herritarrek ere bertaratzeko aukera izango dute (horretarako, aldez aurretik izena ematea eskertuko da).
Izan ere, hernaniar asko auzoetan zein elkarteetan antolatuta daude eta haien eta Udalaren arteko harremana antolatua dago. Haien jarduna oso garrantzitsua da Udalarentzat. Hala ere, asko dira auzoetan eta elkarteetan antolatu gabe dauden hernaniarrak, eta horien parte-har-tzea sustatzea eta Udalaren eta haien arteko harremana hobetzea da Udalaren nahia eta helburua. Jadanik Udala herriko hamahiru auzo elkarteko ordezkariekin bildu da ekimen honen berri emateko.
Urtarrilaren 27ko aurkezpena jardunaldi gisa pentsatua dago eta hiru orduko iraupena izango du. Bi zatitan banatuta egongo da jardunaldia. Lehenengo zatian, prozesua azalduko dute udal ordezkariek. Bigarrenean, berriz, hausnarketarako tartea izango da. Aurkezpen saio hauek herritarren iritzia, beharrak eta zalantzak jasotzeko helburuarekin egingo ditu Udalak”, adierazi zuen ekimen honen prentsa agerraldian Aitor Lukas Partaidetza zinegotziak.
Temas
Más en Bertan
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”
-
Buruntzaldea nada tiene que envidiar a Madrid en la celebración de San Isidro
-
Lezo impulsa la dramaturgia vasca de jóvenes autores
-
El IV Encuentro de Gigantes de Elgoibar se celebrará a cubierto ante la amenaza de tormentas