Astotxo Eguna ospatuko da igandean Lazkaon
Asto goizeresiarekin hasiko da eguna, 9.30ean, txistulari, trikitilari eta joaldunen laguntzarekin
Igandean, urtarrilaren 7an, Astotxo Eguna ospatuko dute Lazkaon. Ansoategi Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Astozale Elkarteak antolatutako ekitaldia da. Hainbat ekintza izango dira goizean zehar; hain zuzen ere, urteroko ekintza tradizionalak.
“Asto goizeresiarekin hasiko dugu eguna, txistulari, tikitilari eta joaldunez lagundurik, asto ilara paregabea abiatuko da 9.30ean plazatik. Urtero bezala, nahi duten lazkaotarrek parte har dezakete bertan, sokatik asto bat eramanez. Gero, eguerdi aldera, euskal asto arrazaren Gipuzkoako XXIII. lehiaketako irabazleak ezagutuko ditugu”, azaldu dute antolatzaileek.
Temas
Más en Bertan
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas