Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udaleko Gazteria sailak antolatutako Haurren Gabonetako Hamabostaldia laster amaituko da. Ur jolasekin hasi ziren, ondoren Haur Parkearekin jarraitu zuten. Azkenik, larunbatean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ez gara jaitsiko! ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten.

Hala ere oraindik azken proposamen bat geratzen da egitarauaren barruan; gaur eta bihar txu-txu trena ibiliko da herrian barrena. Haur, gazte eta helduentzat egongo da txu-txu trena bi egun hauetan.

Urtero bezala, Lege Zaharren Enparantzatik irtengo da. Ondoren herriko kaleetatik ibiliko da eta irten den toki berdinean izango du helmuga.

Bere ordutegia ondorengoa izango da: goizeko 11.00etatik 13.30era eta arratsaldeko 16.30etik 19.00etara. Denbora tarte horietan hainbat bidaia egingo ditu trenak.