Trafiko mozketak egingo dituzte Tolosan
Udalak jakinarazi duenez, trafiko mozketaz egingo dituzte urtarrilaren 5ean, Erregeen desfilea egiteko
Igandean Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran eginiko moduan, datorren astean, Hiru Errege Magoen etorrera dela eta Tolosan trafiko aldaketak egingo dituztela jakinarazi du Tolosako Udalak. Urtarrilaren 5ean, goizean bertan, Rondilla Kalea kotxez hustu beharko dela jakinarazi du Udalak, bertatik pasako baita desfilea arratsaldean. Horretaz gain, trafiko itxiera puntualak egingo dira, 17.00etatik 19.00etara, kalejira pasatzen den puntuetan. Solana kalean, Korreo kalean, Gorriti Plazan, Barrena eta Rondilla kaleetan, San Frantzisko ibiltokian eta Geltoki kalean, hain zuzen. Kalejira amaitu bezain laster irekiko da trafikoa.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años