Euriaren mehatxuak ez zuen eraginik izan San Tomas egunean. Ehunka eta ehunka lagunek aurre egin zioten iragarrita zegoen eguraldi txarrari eta kalera irten ziren San Tomas eguneko egitarauaz disfrutatzeko asmoz goizez eta arratsaldez. Gainera, askok baserritarrez jantzita atera ziren kalera, landa giro oso berezia emanez Azpeitiko kaleei.

Sagardo freskagarria lagunen artean plazan.

Herriko Plaza eta Azoka Plaza jendez gainezka egon ziren goizean zehar. Herri kirola gustokoa dutenek aukera ezin hobea izan zuten atzo Azpeitian bere afizioaz goza-tzeko. Mikel Larrañaga eta Iker Vicente aizkolariak, eta Udane Ostolaza, Goenatxo III.a eta Urra harrijasotzaileek erakustaldi bat eskaini zuten. Askok talo eta txorizoa jaten zuten bitartean ikusi zuten emanaldia, aprobetxatuz inguruan zeudela txoznak. Beste batzuek Azoka Plazan gauzatu zen Udazkeneko Feria berezia aprobetxatu zuten landa-produktuak erosteko baita ere baserritarrek postuetan banatu zituzten letxuga kimuak etxera eramateko eta oso gustagarriak ziren sagar zukuaz egindako izozkiak dasta-tzeko.

Talo-postuek arrakasta galanta izan zuten atzo.

Bestalde, Izarraitz pilotalekuan Patxi Azkargorta Oroimeneko Txapelketako finalak jokatu ziren goizean zehar eta hauek izan ziren emaitzak. (aurrebenjaminak) X.Lekuona, 16, J.Agirrezabalaga, 13: (benjaminak) L.Aizarna, 9, E.Saizar, 16; (benjaminak binaka) X.Goenaga-I.Bengoetxea, 16, O.Uranga-A.Albistur, 14; (alebinak) K.Aizarna, 14, M.Agirrezabal, 16; (alebin binaka) A.Eraso-P.Egiguren, 16, I.Galarraga-A.Lizarralde, 11; (infantilak) U.Larramendi, 16, H.Clavijo, 10. l