Gabonak direla eta, gaurtik urtarrilaren 5era bitarte Orion izango diren jardueren berri eman du Udalak. Gaur Danbolin Musika eta Dantza Eskolako eta Salatxo abesbatzako kideak irtengo dira kalera. 18.00etatik aurrera Gabonetako kontzertua emango dute. Bihar Harribil dan- tza-taldeak, Salatxo abesbatzak, Danbolin Musika eta Dantza Eskolak, Talai Mendi elkarteak eta beste zenbait eragilek Herribil ikuskizuna taularatuko dute kiroldegian gaueko 22.00etatik aurrera.
Etzi meta egiten saiatuko dira Herriko Plazan. Bertan egongo dira giroa berotzen Imanol Insausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariak. 24ean herriko haurrei eskainitako egun magikoa izango da: 11.00etan hasiko dira kantu-jirarekin bi ikastetxeetako haurrek. Arratsaldean, txokolate-jana izango da, Arkupe elkarteak prestatuta. Jarraian, Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera egingo da, Lera taldeak antolatuta.
Haurrentzat 27an euskal mitologian oinarritutako haur-jolasak egingo dituzte pilotalekuan. Urtarrilaren 3an Munduari itzulia 80 egunetan bakarrizketa egongo da 18.00etan kultur etxean eta 4an puzgarriak egongo dira pilotalekuan egunean zehar.
Helduentzat 27an Rivers Of Babylon kontzertua egongo da 19.30ean elizan. 29an bertso-poteoa egingo da 18.30etik aurrera Herriko Plazatik hasita. 31n San Silvestre lasterketa jokatuko da 11.00etan haurrak eta 12.00etan helduak. Urtarrilaren 5ean Erregeen Kabalgatarekin amaituko da programazioa. F