Astigarragako Udalak 378.000 euroko dirulaguntza jaso berri du, Europako Next Generation programari esker, Kiriketa haurreskolako lokal berria zabaldu zuenean 21 plaza berri sortu zituelako. Dirulaguntza horrek egindako inbertsioaren ia %30 suposatzen du.

Udaletik gogorarazi dutenez, 2022ko apirilean Kiriketa haurreskola egun duen lokalera lekualdatu zen, zentroko hezitzaileekin batera haurreskola berriaren diseinua lantzeko egindako prozesu baten ondoren.

Udalak haurreskola berria jartzeko lokala egokitu zuen, herriaren hazkundeari eta jaiotza-tasaren hazkundeari erantzuna emateko, eta zeudenak baino 21 plaza gehiago sortu ziren (0-1eko lau gela eta 1-2ko lau gela osatuz). Horretarako, Udalak 1,3 milioi euro inbertitu zituen haurreskola berria martxan jartzeko.

Europar Batasunaren Next Generation planaren baitan, dirulaguntza sorta bat zabaldu zen hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa sustatzeko eta sorta honen baitan, lehentasuna eman zi-tzaien bat eta bi urteko haurrentzako plaza berriei.

Udalaren aburuz, dirulaguntza lortu du egindako kudeaketa politiko eraginkorrari esker.