Salgai daude Kulturaz-en kultura bonuak
90 euroko kostua dute eta kultur jarduera ugariz gozatzeko aukera emango diete erosten dutenei
Zabalik da dagoeneko kultur bonua erosteko aukera kulturaz.eus webgunean. 2024ko bonuak 90 euroko kostua du eta digitala izango da, Kulturaz app-aren bidez. Bertan, kultur bonoaren kodea izateaz gain, erabileraren jarraipena emateko aukera egongo da.
Kultur bonuek Sanagustin kulturgunean, Soreasu Antzokian edota Dinamoa sormen gunean Kulturaz Kooperatibak antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen dute: 10 sarrera kontzertuetarako, 10 sarrera filmeetarako, sei sarrera antzerki/dantza ekitaldietarako; sei sarrera hurren ikuzkizunetarako; eta tailer eta ikastaroetan parte hartzeko deskontuak.
laguntzak
Azpeitiko Udalaren laguntzaz, ikasle, langabetu eta pentsiodunei %50eko deskontua egingo zaie, beharrezko dokumentazioa aurkeztuta. Informazio gehiago, www.kulturaz.eus web orrian.
Temas
Más en Bertan
-
Tres personas trasladadas al Hospital de Mendaro por una fuga de gas en la piscinas del polideportivo Olaizaga de Elgoibar
-
Alegaciones contra la instalación en Azpeitia de un medidor de viento vinculado al parque eólico de Statkraft
-
Zarautz acoge este viernes el duelo internacional de baloncesto femenino entre la Euskal Selekzioa y Eslovaquia
-
Errenteria: Landarbasoko larunbateko ekitaldia Japonera joango da