Unai Pascual zien-tzialariak hitzaldia eskainiko du gaur Oiartzungo pleno aretoan. Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu izenburupean, klima aldaketaren atzean dauden gizarte eta ekonomiaren gako nagusiak landuko ditu, 19.00etatik aurrera.

Hitzaldi honek lotura zuzena du azken hilabeteetan Oiartzungo Udalak lantzen egon den Energia eta Klima Planarekin, energia burujabetzan eta klima larrialdiaren aurka aurrerapausoak emateko. Saioan azalduko dituzte dokumentuaren helburu eta proposamen nagusiak. Plana herritarren ekarpenekin osa-tzeko dinamika bat ere egingo dute saioan zehar.