Aste honetan, Azahara Domínguezek, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Oarsoaldeko gune turistiko batzuk bisitatu zituen eta eskualdeko alkateekin eta turismo arduradunekin bildu zen.

Beharren azterketa, iraunkortasunaren zeharkako ardatza eta tokiko kultura eta tradizioa izan ziren topaketa horretan landu ziren gaiak.

Domínguezek, Iñigo García Turismo zuzendariarekin batera, Arditurriko meategiak bisitatzeari ekin zion. Bertan, Aiako Harria parke naturalean kokatutako txoko honen meatzaritzaren historiaz gozatu zuen. Gero Albaola itsas faktoriara gerturatu zen. Han, San Juan itsason-tziaren erreplikaren eraikuntzan egindako aurrerapenak aztertu zituen eta eskualdeko itsas historia miretsi zuen.

Gipuzkoako turismo sektorea ezagutzeko helburuz, Oarsoaldea diputatuak bisitatu duen hirugarren eskualdea da.