650 Usurbil Bizi gabonetako otarrak martxan dira, dagoeneko. Aste honetatik abenduaren 30era bitartean herriko dendetan egiten diren erosketen bidez eskuratu ahal izango dira otarra irabazteko zozketarako txartelak.

Abenduaren 30ean egingo da otarren zozketa, eta abenduaren 31n banatuko dira, 13.00etan, herriko frontoian.

Udaletik gogorazi zutenez, 650 Usurbil Bizi otarrek bi helburu nagusi dituzte: herriko ekoizle eta kultur sortzaileen lana ezagutaraztea eta herriko dendetan erostea bultzatzea.

Azaroaren hasieran egin zuten aurtengo otarretan parte har-tzeko deialdia, eta erantzun ona izan du aurten ere. Guztira, herriko 29 sortzaile eta ekoizleren lanak eskuratu ahal izango dira, eta Hurbilagoko 17 dendak parte hartuko dute zozketan.

Hurbilagoren azkeneko Udazkeneko Azokan aurkeztu zituzten banatuko dituzten otar ederrak.