Euskararen Egunaren baitan, gaur Astigarragako Herri Eskolak egun osorako egitaraua prestatu du.

Gainera, Udaleko Euskara Sailak antolatuta, 17.00etatik 19.00etara, Jolas Molaz tailerrak egingo dira Erribera kulturguneko erakusketa aretoan. Familian euskarazko mahai-joko berrienak ezagutu, jolastu eta goza-tzeko proiektua da.

Igandean, Xagu-xarren eskutik, Foruen plazan 11.00etatik 11.30era bingo musikatua egongo da, zenbakien ordez, bingoa euskarazko abestiekin izango da, eta ondoren haur eta gazteei zuzendutako euskararen aldeko murala margotuko da.