Bergarako euskararen historia soziala (1940-1980) jaso-tzen duen Izotz ondoko eguzki liburua aurkeztuko da bihar udaletxean, 19.00etan. Udalak bultzatuta, Badihardugu Elkarteko ordezkari den Idoia Etxeberria da lan honen egilea.

Ekitaldia Euskararen Egunaren harira prestatu diren ekintzen barruan kokatuta dago. Horrela, igandean Gaitu auzolan digitala antolatu dute Seminarixoan, bergararrek euskarazko ahotsen datu baseari ekarpena egiteko (10.00etatik 14.00etara; ordu erdiko txandetan). Teknologia berriei euskara irakasteko da ekimen honen helburua. Bertan parte hartzeko https://euskara.bergara.eus/eu/gaituauzolana helbidean eman beharko da izena.

Gainera, Herriko plazan labirintoa jarriko dute, eta 17.00etan, Doraemon: Nobitaren dinosauro berria haurrentzako pelikula izango da ikusgai Seminarixoan.