Hondarribia, UEMA mankomunitateko kide berria
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Euskal Herriko hegoaldeko 101 udalerri biltzen ditu, orain berri batzuk txertatuko dituzte
Datorren urterako udal aurrekontuak onartzeaz gain, pasa den ostegunean Osoko Bilkurak hartu zituen erabaki garran-tzitsuenen artean, Hondarribiko Udala UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzea izan zen.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Hego Euskal Herriko 101 udalerri biltzen ditu. Berriki udalerri gehiago txertatuko dira eta Hondarribia 104. litzateke. Euskararen normalkuntzan eragitea da bere helburua, baina berezitasun batekin: udalerri euskaldunen begiradarekin aritzea. “Izan ere, udalerri euskaldunetan birsortzen, gara-tzen eta transmititzen da hizkun-tza, modu naturalean, eta uste dugu hizkuntzarentzat beharrezkoa dela gune hauek babestea, indartzea eta zabaltzea. Eredu eta eragile izan daitezke euskararen normalizazioan” zehaztu du Ortzi Alonso Euskara zinegotziak.
“Hondarribiko euskararen egoerak kezkatzen gaitu, euskara ezagutza maila altua bada ere, erabilera datuak oso kezkagarriak dira”, gehitu du.
Hori dela eta, ekimen berriak martxan jarri behar dituztela eta UEMA eta Hondarribiko Udalaren elkarlanak bere fruitua emango duela ziur dagoela esan du zinego-tziak. “Udaleko ihardueraz gain, udalerrian eragin nahi dugu bereziki. Euskara kontzientzia landu eta gure herriko belaunaldi desberdinak euskaraz bizi daitezen ihardungo dugu. Udala, herritarrak eta elkarte desberdineak, denon artean euskara komunitatea saretuz”.
Temas
Más en Bertan
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría
-
Zumarraga recordará a José Manuel Morán y Julen Albisua en la Gala del Deporte