41. Euskal Antzerki Topaketa bukaerara iritsi zen ostegunean. Soreasu Antzokian bildu zen publikoa Korrika Kulturala egitasmoaren barnean sortutako Badon* obraren aurrestrenaldia ikusteko aukera izan zuen. Xanti Agirrezabalak, Ines Osinagak, Marina Suarezek, Ainara Gurrutxagak eta Oihana Vesgak berritzaile bezain korala eta eklektikoa den taularatutako operak eman zion bukaera aurtengo edizioari.
Horren aurretik zer lan izan zen publikoaren boto gehien jaso zuena antzerki topaketetan eta, bide batez, zein antzerki taldek lortu zuen 600 euroko saria jakinarazi zen. Aurtengo saria Axut eta ArteDrama konpainientzat izan da Hondamendia lanagatik. Saritutako konpainietako kideek eskerrak eman zizkieten ikusleei eta publikoari saria jasotzera eszenatokira igo zirenean saria jaso-tzera. Era berean, euskararen garrantzia eta Azpeitiko ikusleen aldetik jaso duten babesa azpimarratu zuten. Aitor Larrañaga Udaleko zinegotziak, bere aldetik, eskerrak eman zizkien obrak ikustera joan diren herritarrei. Bere hitzaldian gogoan hartu zituen ere antzezlanak gauzatu dituzten konpainiak, Eskola Antzerkia posible egin dutenak eta Kulturaz kooperatibaren lana.