Astelehenean hasi zen Villabonan urtero Aizkardi mendi taldeak antolatu ohi duen mendi astea, eta aste guztian zehar hainbat ekintza ezberdin antolatu ondoren, igandean emango diote amaiera egitarauari, Olaederra kiroldegitik goizean 8.30ean abiatuta osatuko duten mendi ibilaldiarekin. Aste guztian zehar hainbat hitzaldi eta erakusketez gozatu ahal izan dute billabonatar guztiek. Izan ere, besteak beste, aurreko azaroaren 12an egin zuten argazki rallyko lanen erakusketa egon da ikusgai Gurea zinema aretoan aste guztian zehar. Itzalak izeneko hitzaldia ere eskaini zuen Alex Areizagak asteazken gauean, beste hainbat ekimenen tartean.