Zestoa eta Urepele senidetzeko proiektuaren lehenengo hitzordua bihar izango da Zestoan. Bi herrietako hainbat ordezkari bilduko dira 12.00etan Zestoako udaletxean eta bi alkateek senidetze hitzarmena sinatuko dute. Horrez gain, Xalbadorren eta Uztapideren laguntasuna erakusten duen bertso-sorta abestuko da eta ekitaldia amai-tzeko, soka-dantza egingo dute herriko plazan.

Bigarren hitzordua Urepelen bertan izango da azaroaren 26an, senidetze hitzarmena han sinatuko baitute bi herrietako ordezkariek. Udaberrian Urepele eguna ospatuko da Zestoan eta udazkenean berriz, Zestoa eguna Urepelen.