Datorren asteko ostegunean, azaroaren 23an, Tolosaldea Garatzenek Lehiberri eguna ospatuko du. Antolatzaileek azaldu dutenez, Hiru jarduera bilduz antolatu dute egitaraua eta, horretaz gain, aurretik izena emateko dei egin dute. Azaldu digutenez, jardunaldiari Laboral Kutxako Ikerketa saileko zuzendari den Joseba Madariagak emango dio hasiera Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari buruzko txostena aurkeztuz. Txostenaren aurkezpena amaitu ondoren, mahai inguru bat egingo dute eskualdeko hainbat enpresekin eta hizpide izango dituzte, besteak beste, enpleguaren gaur egungo egoera eta etorkizuneko erronkak. Jarduerekin amai- tzeko, “enpresen arteko harremana sustatzea, lankidetza aukerak sor-tzea eta enpresak elkarrengandik gertuago sentitzea” helburu duen networking edo saretze jarduera bat egingo dute.

Aimar Arzelus Tolosaldea Gara- tzeneko Enpresa saileko arduradunak azaldu duenaren arabera, hiru helburu nagusi izango ditu jardunaldiak. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren bilakaera eta aurreikuspenak ezagutzea bilatuko da. Bestetik, eskualdeko enpresen esperientziak entzutea zein ezagutaraztea izango da helburua. Eta amaitzeko, horien arteko harremanak sustatzen saiatuko dira jarduera honetan. Antolaketa egokia ahalbidetzeko, antolatzaileek aurretik izena emateko deia egin nahi izan dute. Bi modutan egin daiteke: telefonoz, 943 654 501 zenbakira deituta; eta emailez, lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzita.