Topic museoko kideek azaldu dutenez, larunbat honetan, azaroaren 18an, Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko beste edizio bat egingo dute Topic-en. Aurtengo jardunaldien leloa Txotxongilo historiadunak! Begirada poetiko bat gure ondare kultural ez materialari izango da, eta bisita gidatuaz gain, tailer ezberdinak ere izango dira bertaratzea erabakitzen duten guztientzat.

Lehen bisita gidatua euskaraz izango da, 10.30ean hasita. Eta ondoren, 12.00etatik aurrera, bisita gidatu bera gaztelaniaz egingo dute Topic-eko kideek. Parte hartzaileek Topic-en bildumako pieza esanguratsuak ikusiko dituzte lehenik eta ondoren, txotxongilo bat sortzeko eta an- tzezpen txiki bat egiteko aukera izango dute. Bisitan parte har- tzeko aurrez eman behar da izena cit@cittolosa.com helbidean edo 943 650 4 14 telefono zenbakian. Helduek bost euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek hiru euro.