Usurbilgo Udal Gobernuak 2024ko aurrekontu proposamena aurkezteko bilerak egingo ditu auzoetan hilaren 15etik 28ra bitartean. Batzar hauek auzoetako beharrez hitz egiteko baliatuko dituzte ere.
Guztira bederatzi hitzordu izango dira: azaroaren 15ean, Santuenean, frontoi ondoko lokalean, eta Kalezarko haur eskolan; 20an, Txokoalden, Txokoargin, eta Zubietan, Kaxkapen; hilaren 21ean, Potxoenean Etxealdiako bizilagunekin; azaroak 23an, Atxegalden, Udarregiko jangelan, eta Aginagako Eliza Zaharrean; amaitzeko, azaroaren 28an Kaxkoko bizilagunekin Potxoenean eta Munalurrakoekin Eguzkin. Bilera guztiak 18.00etan izango dira, Aginagakoa izan ezik, 18.30ean hasiko dela.
Gobernuak aurrekontuen zirriborroa osatu eta ekarpenak egiteko aukera zabalduko du. Proposamena abenduan hasieraz onartzea aurreikusten du.