Oiartzun: Lihoari buruzko erakusketa martxan da
Bixen Larzabalek eta Estanis Urdanpilletak prozesua deskribatuko dute
Oiartzungo Udalak eta Ondarearen Mahaiak bosgarren urtez herriko ondarea eta historia ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu dituzte eta prestatutako ekintza guztiak doakoak izango dira. Aurtengo gai nagusia lihoa izango da.
Hasteko, gaur 18.00etan udaletxeko pleno aretoan Lihoaren prozesuaren erakusketa. Lihoa ehunan bihurtuz, erakusketako irekiera ekitaldia burutuko da. Lihoa zuntza izatetik arropa izatera bihurtzerainoko prozesua zein izaten zen eta erabiltzen ziren tresnak azalduko dituzte herriko Bixen Larzabalek eta Estanis Urdanpilletak. Izan ere, lihoa ehungintzan erabili zen lehenengo landare zuntza izan zen. Lanketa luzea, zaila eta gogorra izaten zen, eta normalean baserriko emakumeek egiten zuten. Urte luzez lan honetan aritu ziren Larzabal eta Urdanpilleta. Hortaz, erakusketa honek beraiek omentzeko aukera ere emango du.
Erakusketa hilaren 16ra arte ikus ahal izango da, udaletxeko pleno aretoan 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara.
Bestalde, azaroaren 19an, Arizmendieneako kaperako inskripzioen berrinterpretazioa serigrafia bidez tailerra burutuko da 10.30etik 13.30era. Iaz, Allende Arnaizek Atoz Pekataria proiektua ondu zuen Arizmendieneako kaperako inskripzioak oinarri hartuta. Emaitzak modu praktiko batean aurkeztu zituen Hitzen Lihoa ekimenean antolatutako tailerrean. Ondarearen jardunaldi hauetan, inskripzio hauetako batekin osatutako beste bat estanpatuko dute. Horretarako partaideak kamiseta, alkandora edo oihalezko euskarri bat ekartzera gonbidatu dituzte bertan obra honetako esaldi bat serigrafiatzeko.
Ondoren, Elena Zalakainekin Arizmendieneko kapera bisitatuko da. Kaperaren historiaren berri emango du eta jatorrizko inskripzioak ikusiko dira. Zalakain historiako irakasle izan da eta Arizmendieneako berreskuratze lanetan esku hartu zuen.
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatzita edo 943 494 521 telefonora deituta.
Azaroaren 25ean Oiartzuarron barrokoa izeneko bisita gidatua eskainiko du Zalakainek 11.00etan Done Eztebe elizan. Bi zati izango ditu saioak: lehenengoan testuingurua eta protagonistak azalduko ditu eta bigarren atalean ezaugarri artistikoak garatuko ditu.
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da lehen aipatutako bideak erabiliz.
Temas
Más en Bertan
-
Lazkaoko udako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik
-
El Ayuntamiento de Aretxabaleta 'engorda' su presupuesto hasta los 18,5 millones de euros
-
El Ayuntamiento de Arrasate reactivará los radares, incorporando una quinta cabina en la calle Zerrajera
-
Viaje al pasado de Azkoitia de la mano del molino de Egurbide