Hernani: Etorriberriei euskara irakasteko boluntario sarea osatu nahi da
Hernaniko Udalak bilera bat deitu du asteartean udaletxean euskal hiztunei proiektu honen berri emateko
Hernaniko bizilagun etorriberriei euskararen lehen oinarriak erakusteko prest dauden herritar boluntarioen sarea osatu nahi du Udalak. Horretarako, lehenengo bilera bat deitu du datorren astearterako, Kulturarteko Plaza Feministan 17.30ean. Boluntario izango direnen lana errazteko, Udalak orientatzaile bat jarriko du.
Udalaren Kulturartekotasun saila eta Euskara zerbitzuak, AMHERelkartearekin batera, dira ekimena bultzatzen dutenak. AMHERreko bolondresek urteak daramatzate euskarazko lehen oinarriak emateko ikastaroak eskaintzen eta Udalak sare hau zabaltzea erabaki du, bere aburuz, harreran hizkuntza alde garrantzitsua delako.
2021eko datuen arabera, hernaniarren %10,3 jatorri atzerritarrekoa da. “Hernani hazten ari bada, etorriberriei esker da. Denoi dagokigu pertsona horiei harrera egokia egitea, eta harreraren alde garrantzi-tsuetako bat hizkuntzarena da; euskararena, guri dagokigunez”, adierazi dute Udaletik.
Gogorazi dutenez, Jon Maia bertsolariak pasa den irailaren 21ean Kulturarteko PlazaFeministan euskal hiztunei emandako hitzaldi hunkigarriaren ondoren, hainbat pertsonek bertan eman zuten izena boluntario izateko; baina talde hori handitu eta osatu nahi da eta horregatik antolatu dute bilera.
Temas
Más en Bertan
-
Urola Kosta se moviliza para enfrentar los efectos del cambio climático
-
“Si buscas trabajo, recomiendo ocultar en el currículum que tienes un alto coeficiente intelectual”
-
Oñati: la igualdad marca también el paso en la cantera txiki de Oñatz
-
Jon Plazaola: “La paternidad es la fuente de mis mayores alegrías y dramas”