Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko ipuin kontaketa bereziak izango dira Pasaiako lau liburutegietan hilabete honetan zehar.

Patata Tropikala talde pasaitarraren eskutik Zapata Gorriak emankizun dibertigarriaz goza-tzeko aukera izango da datozen egunetan.

Emanaldi guztiak 17.30ean hasiko dira, eta bi eta hamabi urte arteko haurrentzat izango dira.

Hilaren 23an, San Pedron izango dira; urriaren 26an Antxon; egun bat beranduago Trintxerpen eta amaitzeko, urriaren 30ean Donibanera joango dira Patata Tropikaleko kideak.