Oiartzunek Yon Oñatibia kalea eta lorategia berritzeko lanak amaitu ditu
Oinezko eta bizikletentzat izango da eta Xorrola, taxiak eta baimendutakoak soilik igaroko dira
Yon Oñatibia etorbidea berritzeko lanak bukatu ditu Oiar-tzungo Udalak. Doneztebe eta Landetxe plazak lotzen dituen kalea hobetu, oinezkoen segurtasuna handitu eta herritarrentzat atseginagoa eta irisgarriagoa bihurtzeko egin dute proiektua.
Eraldaketa amaituta, oinezkoek izango dute bertan lehentasuna. Landetxeko eraikina eta plaza berria egin ondoren, udalerriko bi plaza nagusien arteko lotura indartu eta joan-etorriak sustatu nahi dituzte, “Oiartzungo erdigunea herritarrentzat berreskuratu eta espazio zabal, lasai eta bizia izateko”, azaldu dute Udaletik.
Espaloia handitu eta errepidearen kota berean egin dute. Bertako aparkalekuak kendu eta argiteria berritu dute.
Oinezko eta txirrindularientzat izango da Yon Oñatibia kalea eta Xorrola, herriko taxiak eta baimendutako ibilgailuak bakarrik pasako dira bertatik. Hauen abiadura gutxitzeko lurzoru berezia ere jarri da. Gainontzeko ibilgailu guztiek ondoko Rafael Pikabea kaletik pasa beharko dute, azken hilabeteetan bezala.
Gainera, bertako lorategia ere berritu da. Eserleku gehiago jarri, irisgarritasuna erraztu, barandak jarri eta paretak txukundu dituzte.
270.900 euroko aurrekontua izan du proiektuak.
Temas
Más en Bertan
-
Reabierto el paso en el bidegorri entre Azkoitia y Urretxu tras la reparación del firme
-
Marketing e IA al alcance de la mano para emprendedores, comerciantes y pequeños negocios en Urola Erdia
-
Suspendido el desfile escolar del Viernes de Carnaval en Azkoitia por el mal tiempo
-
Eibar licita 37 plazas de garaje en la zona anexa al campo de fútbol de Ipurua