Oiartzungo Udalak Ongizate saila Fermiñene etxean egokitzeko lanak hasi ditu. Azken urteetan asko handitu da zerbi-tzua; eskaintza sendotu eta zabaldu da eta orain arte zuen kokalekua txiki gelditu da.

Orain eta etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko espazioa sortuko dute. Zerbitzu hobea eskaintzeko toki gehiago eta egokiagoa izateaz gain, Doneztebe plazan dagoen eraikin oso batean kokatuta, sailari protagonismoa, zentralitatea eta ikusgarritasuna emango diote.

Obrak 80.000 euroko aurrekontua du eta urte amaierarako bukatuko dituztela aurreikusi dute.