Astigarragako Udalak hilabete honetan establezimenduetarako deskontu-bonuen seigarren edizioa jarri du martxan.

Kanpaina berri hau berritasun batekin dator: herriko gazteei zuzendutako bonu bereziak atera dira, herriko gazteek bertako merkataritza ezagutu eta bertan kontsumitzera bultzatzeko.

Gazteek dagoeneko eskuratu ditzakete bonu hauek Astikoren webgunearen bitartez eta %30eko deskontua izango dute (herritarrak %70 ordainduko du). 16 eta 29 urte arteko herritarrek erosi ahalko dituzte.

Urriaren 20tik aurrera, deskontu-bonu orokorrak erosi ahal izango dira. Hauek %20ko beherapena izango dute.

Azaroaren 30era arte izango da bonuak erosteko aukera (beti ere agortuko ez balira), eta 2024ko otsailaren 29ra arte erabili ahal izango dira.

Seigarren kanpainian herriko 30 establezimenduk parte hartuko dute.