Uda sasoiaren amaiera iristearekin batera, denboraldi berriari begira jarri dira Telmo Deun arraun elkarteko kideak.

Horregatik, 2023-2024 denboraldia gai nagusi hartuta, bilera egingo dute astelehenean (irailaren 25ean). Bilera arratsaldeko 19.00etan izango da Zumaiako itsas kiroldegian (Patxita Etxezarreta kalea, 27).

Arraunean hasi nahi duten gaztetxoei zuzenduta dago aipatutako bilera hori eta, gainera, ate irekiak ere izango dira. Bertan, ekipamenduak eta jarduera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Hain zuzen, hamaika urtetik gorakoak deitu dituzte arraunaz gozatzera.