Getariarren Bira dokumentala estreinatuko dute UKTk (Urolako Komunikazio Taldea) eta Getariako Udalak igande honetan Getarian.
2022ko irailaren 6an 500 urte bete ziren Juan Sebastian Elkanok, Getariako marinela, lehen aldiz munduari bira eman zionetik eta 100 urte Getarian Lehorreratzea antzezten hasi zirenetik. Lehorreratzearen urteurren borobila prestatzeko momentua iritsi zenean, Getariako Udalak argi ikusi zuen hausnartzeko unea zela, eta prozesu bat abiatu zuen. Hiru urte irain zituen horrek eta hainbat aldaketa eta berrikun- tzarekin egin zen Lehorreratzea iaz. Egun hura, eta batez ere prozesua bera jasota geldizeko, dokumentala egin du UKTk Getariako Udalarekin elkarlanean (eta Elkano Fundazioaren laguntzarekin): Getariarren Bira. Urteurrenetik urtea igaro eta gero, lana herritarrei erakusteko unea iritsi zaie.
Igandean estreinatuko da dokumentala Getariako Iturzaeta aretoan (19.00etan) eta herritar guztiak gonbidatuta daude. Sarrera doakoa da eta ez da gonbidapenik hartu beharko aurrez. Bertan herritarrek izango dute protagonismo berezia: Lehorreratzean parte hartu izan duten eta parte hartu ohi dutenak elkarrizketatu ditu Julen Imaz dokumentalaren zuzendariak; baita iaz aurreneko aldiz parte hartu zutenak. Elkano Fundazioko ordezkariek, historialariek eta irakasleek ere eman dute bere iritzia.