2023-24 ikasturteko matrikulazio epea ireki du Zestoako arte eszenikoen eskolak. Urriaren 2ko astean hasiko da ikasturtea, eta ekaina amaieran izaten den Zestoako Antzerki Astearekin batera bukatuko da. Antzerki saioak eskainiko dira asteko txanda ezberdinetan eta baita ere arte eszenikoen beste disziplinako ikasketak (jantzigin-tza, argiztapena, eszenografia, gidoigintza,...). Honetaz gain, aurtengo ikasturtean ere, egile ikastaroak eskainiko ditu Eromenek: Dejabu konpainiaren mundu poetikoa eta pertsonaien karakterizazioa lantzeko tailerra. Informazio gehiago eta izen-emateak 658 739 032 telefonoan.