Gazte Kirol Programa azaltzeko bilera
Gazteei herriko kirol baliabideak zein diren eta kirola egiteko zein aukerak dituzten da helburua
Gazte Kirol Programa duela bi urte jarri zen abian, DBHko ikasleei ariketa fisikoa egiteko zerbi- tzua eskaintzeko helburuz. Lehen Hezkuntza bukatzearekin bat buka-tzen da Eskola Kirola, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan gazteei herriko kirol baliabideak zein diren eta herrian kirola egiteko zein aukera dituzten erakusteko helburua du. Are gehiago, DBHko gazte horiek herriko edozein esparrutan haien kasa ariketa fisikoa modu osasuntsu batean egin ahal izateko hezi nahi dira.
Aurreko esperientzien ondoren, aurtegoan ere programari jarraipena ematea da helburua, eta horretarako, izen ematea ireki da. Astean saio bat izango da, parte hartzaileekin zehazten den egun eta orduan eta herriko kirol instalazio desberdinetan eta ekintza desberdinak egingo dira. Programaren inguruko xehetasunak azaldu, ekintza programa zehaztu eta zalantzak argitzeko asmoz bilera antolatu da irailaren 19an, 19:00etan kiroldegian. Egun horretan hurbildu ezin dutenek, informazioa eta izen-ematea egiteko aukera 943 813 069 telefonoan, azpeitigazteKP@gmail.com e-postan.