Urretxuko Udalak Urretxun Bizi Gara harrera eskolaren 10. edizioa antolatu du. Hilaren 22an hasiko da.

Harrera eskolaren helburua beste herrialde batzuetatik Urretxura etorri direnei egoki-tzen laguntzea eta kultura ezberdinen arteko hartuemana susta-tzea da. Aniztasun eta Bizikide-tza Udal Planaren barne antola-tzen da eta Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren babesa du. Mahai horretan nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Helburua gizarte inklusiboa sustatzea da, bazterketarik gabekoa.

Harrera eskolaren 10. edizioko saioak astearte eta ostiraletan izango dira, 9.30etik 12.00etara. Ikastaroa azaroaren 24an amaituko da. Ikasleek 45 eskola ordu jasoko dituzte: hitzaldiak, txangoak, bisitak, tailerrak...

Parte hartu nahi dutenek Aniztasun eta Bizikidetza dinamiza-tzailearekin harremanetan jarri behar dira. Bere zenbakia 693 900 568 da eta helbide elektronikoa aniztasuna@urretxu.eus.