Maiatzean Santikutzak ospatu zituzten legazpiarrek, ekainean Hegialdeko jaiak eta uztailean Aztirikoak eta San Inaziokoak. Herritarrak festa faltan ez badaude ere, asteburu honetan jai denboraldiari amaiera emango diote Agorreko Santikutzekin.

Ostiralean, 07.30ean, Arantzazura erromesaldia egingo dute. Udanara eramango dituen autobusa Saturnino Telleriako errotondatik aterako dira. 10.00etan Arantzazura joango den autobusa irtengo da, toki beretik. 12.00etan meza izango da eta 14.00etan herri bazkaria egingo dute Arantzazuko hotelean. Autobusetan izena emateko edo bazkariko txartela erosteko udaletxera jo behar da.

17.30ean haurrek bizikleta festa egingo dute Euskal Herria plazan, 18.30ean erraldoiek eta buruhandiek kalejira egingo dute, 20.00etan Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita bertsolariek Nafarroa kalean abestuko dute, 21.30ean kantu afaria egingo dute Gernika plazan, 23.00etan DJ Zugak (Ibane Imaz) disko festa egingo du plazan eta ordu berean kon- tzertua egingo dute txosnetan.

Larunbaterako ere makina bat ekialdi antolatu dute: 10.30ean duatloi txikia egingo dute plazan, 11.00etan sukaldari lehiaketa hasiko da Azokan, 11.30ean erraldoi alardea egingo dute, 14.00etan sukaldari lehiaketako sariak banatuko dituzte, 15.30ean 3x3 saskibaloi txapelketa herrikoia hasiko da Azokan, 17.30ean atletismoko milia egingo dute, 18.00etan erraldoi alardea hasiko da, ordu berean Telleriarteko talogileek taloak salduko dituzte plazan, 19.00etan dantza emanaldia egingo dute toki berean, 20.00etatik aurrera mariatxi talde batek herriko kaleetan joko du, 23.00etan Zo-Zongok Kolpez blai ikuskizuna eskainiko du eta ordu berean kontzertua egingo dute txosnetan.

Igandeari dagokienez, 10.00etan bola txapelketa hasiko da, 11.30ean euskal mitologia jolasak egingo dituzte plazan, 12.30ean Txistua Astintzen taldeak erdiguneko kaleetan joko du, 17.30ean Kantu Kolore taldeak Txiki festa haurrentzako ikuskizuna egingo du eta 19.00etan bandak kalejira egingo du. Ondoren, plazan joko du. l