Bisita gidatuak antolatu ditu udara honetan Errenteriako Jantziaren Zentroak Kapitain-etxean dituen bi erakusketak hobeto ezagutzeko.

Erakusketa iraunkorrari dagokionez, abuztuaren 20an eta irailaren 17an, biak 11.00etan, bisita gidatuak eskainiko dira.

Erakusketa modu librean ikus daiteke hiru euro ordainduta. Ordutegiari dagokionez, larunbatetan 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara eta igande eta jai egunetan goizez soilik egongo da zabalik.

Bi solairuetan 38 jantzi ikusteko aukera dago, XVIII. mendean hasi eta 1970 urte bitarteko modaren historia ezagutzeko proposamena da.

Lehen solairuko aretoan charleston garaiko 18 jantzi daude, horietako 17 emakumezko soinekoak eta gizonezko traje dotorea dira. Kapitain-etxearen bigarren solairuan, XVIII. mendeko eta 1970 urteen arteko modaren laburpena dago 20 euskal jantziren bidez.

Bestalde, eraikinaren beheko solairuan, MODAkhrome erakusketa, kolorearen historia modan konta-tzen duena, ikus daiteke. MODAkhrome beste modu batera ezagutzeko abuztuaren 19an, irailaren 16an eta urriaren 21 ean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera bisita gidatuak antolatu dira. Irailaren 16ko taldea euskaraz izango da, eta gainerakoak gazteleraz.

Antolatutako bisita gidatuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita ala Errenteriako turismo bulegora deituta (tel.: 943 494 521). Bisitek zazpi euro balio dute pertsonako, sei euro jubilatuen kasuan.

MODAkhrome, doan dago ikusgai Jantziaren Zentroaren sarreran, lehen aipatutako ordutegian.