Trafiko etenak izango dira gaur eguerdian Tolosan
Donostiako Klasika lasterketaren eraginez egingo diren etenak jakinarazi ditu Udalak
Gaur ospatuko den Donostiako Klasika probaren eraginez Udalak jakinarazi du trafiko etenak izango direla 12.00etatik 14.00etara bitartean. Izan ere, lasterketak Tolosa gurutzatuko du, Bentaunditik hasita Belateraino, Anoetarantz bidea hartuz.
Hori dela eta, Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzat 12.00etatik 14.00ak arte. Lasterketak Tolosan egingo duen ibilbidea honakoa izango da: Bentaundi - Araba Etorbidea - San Frantzisko - Rondilla - Lapurdi plaza - Belate. Gainera, Udaltzaingoak ibilbide guztian kotxeak ez aparka- tzeko eskaera luzatu du. Udalak adierazi duenez, “herria zirkulaziorik gabe mantendu beharra dagoelako, Tolosa zeharkatzen dutenean probako partaide guztien segurtasuna bermatzeko”. Autobusaren zerbitzuan ere eragina izango du probak. Rondillako geltokia Santa Klarara lekualdatuko da eta San Frantzisko ibiltokiko zein Araba etorbideko eta Bentaundiko geltokiak kendu egingo dira.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años