Gardentasuna eta herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuz, Lazkaoko Udalak joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeen ondoriozko 2023-27 legealdirako Udalbatza berriari buruzko informazioa biltzen duen flyer-aldizkaria bidali du lazkaotarren etxeetara.

Flyer-aldizkari honek Udalba- tza osatzen duten kideen eta bakoitzaren ardura eta lan arloen ikuspegi orokorra eskaintzen du. Gainera, herritarrei euren ordezkarien inguruko informazioa erraz eta zuzenean izatea ahalbidetzen du ekimenak.

Aldizkaria fisikoki eskuragarri egoteaz ez ezik, online ere irakurri daiteke. Izan ere, Lazkaoko Udalak flyer-aldizkaria lazkaotarren etxebizitzetara bidaltzeaz gain, www.lazkao.eus webgunean zintzilikatu du, pertsona guztiek, edozein leku eta unetan, irakur dezaten, modu errazean.