Haurren arrantza festaren 61. edizioa egingo da igandean Zarautzen. Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak antolatu du.

Lehorretik egin beharko dute arrantza parte-hartzaileek, urtero egiten den bezala, itsasertzeko jaurtiketa modura, eta bakarka nahiz heldu batekin osatuta jardun ahal izango dute.

Izen ematea igandean bertan zabalduko dute. Horretarako Musika Plazara joan beharko da goizeko 8.00etatik 9.00etara.

Lehiaketa goizeko 9.00etan hasiko da eta ordu horretatik aurrera hasi ahalko dute arran- tzan parte hartzaileek.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, halaber, hilgabeko arran- tza hitzordua izango da igandekoa.

Garaileak nortzuk izan diren geroago jakinaraziko dute. Izan ere, sari banaketa 13.00ak aldera izango da. Musika Plazan izango da eta festa giroan arituko direnez, parte hartzaile guztiek izango dute saria.