Legealdiko lan antolamendua zehaztu du azkeneko osoko bilkuran Zumarragako udalbatzak. Udal talde politikoak eratu dira, bozeramaileak izendatu dituzte, batzorde informatiboak eratu dira eta kide anitzeko organoetan Udaleko ordezkariak zein-tzuk izango diren zehaztu da, besteak beste.

Hasteko, Mikel Serranok alkate-tza dekretuen berri eman zuen. Lehen alkateordea Rosa Maiza izango dela esan zuen. Bigarrena Arantxa Gonzalez izango da; hirugarrena, Nerea Errasti eta laugarrena, Jose Mari Bermejo. Tokiko gobernu batzarra ere, Serranok, Maizak, Gonzalezek, Errastik eta Bermejok osatuko dute.

Batzorde informatiboen lehendakariak Iñaki Mendiluze (Lurraldea), Errasti (Herritarrak), Bermejo (Lurraldea) eta Serrano (Etika) izango dira. Alderdien bozeramaleak Maiza (PSE-EE), Aritz Elgarresta (EH Bildu) eta Josu Idigoras (EAJ) izango dira.

Horien guztien berri eman ondoren, dedikazio esklusiboa duten korporazio kideen ordainsariak eta gainontzeko kideek eta talde politikoek jasoko duten diru kopurua zehaztu zuten.

Alkateak 5.009,72 euroko soldata izango du, Maizak 4.508,61 eurokoa eta Gonzalezek 2.554,95 eurokoa. Legealdi honetan ere zinego-tzi gehien dituen oposizioko alderdiak, EH Bilduk, liberatu bat izango du: Ainhoa Osinalde izango da eta 1.724,59 euroko soldata jasoko du.

Alderdi bakoitzak 500 euro jasoko du hilero eta zinegotzi bakoitzak 150 euro (alkateordeek 175). Batzordeetako lehendakariek 120 euro jasoko dituzte eta batzordeetako gainon-tzeko kideek 60. Osoko bilkuretara joateagatik 100 euro jasoko dituzte eta tokiko gobernu batzordean parte hartzeagatik 85. PSE-EEk eta EAJk alde bozkatu zuten eta EH Bilduk aurka.

Osoko bilkuran batzorde informatiboen osaketa ere onartu zen. Lurraldea, Mendizabalek, Bermejok, Errastik, Elgarrestak, Osinaldek eta Idigorasek osatuko dute. Herritarrak, Errasti, Bermejo, Mendizabal, Belen Baztarrika, Irati Arratibel eta Daniel Jimenezek. Antolaketa, Errasti, Mendizabal, Josu Aztiria, Osinalde eta Idigorasek. Etika, Serrano, Maiza, Elgarresta eta Idigorasek. PSE-EEk 3+2+1 banaketaren alde bozkatu zuen, EH Bilduk aurka bozkatu zuen eta EAJk abstentzioa eman zuen. l