Zumaiako Musika Jaialdia ostiralean hasiko da
Lehen ekitaldia 12.00etan izango da, Udaleku Musikalen jaialdia egingo da Aita Mari antzokian
Zumaiako Musika Jaialdiaren 39. edizioa ostiralean hasiko da eta abuztuaren 6an amaituko da.
Ostiralean 12.00etan Udaleku Musikalen jaialdia egongo da Aita Mari antzokian eta 19.00etan Klarinete Maratoiko laukote irabazlearekin Musikaldiko egitarauaren aurkezpena egingo dute Mari kalean. Larunbatean 20.00etan Zumaiako Musika Bandaren, Gasteiz Big Banden eta Tiktararen kontzertua egongo da Eusebio Gurrutxagan. Igandean Itzalpeko loturak izeneko solasaldia egongo da Oxforden 12.30ean eta 20.00etan Hariak eta hodiak organo eta biolin kontzertua egongo da Parrokian.
Uztailaren 31an ipuin musikatua egongo da Mari kalean. Bertan Esti Curielek eta Maria Zubimendik Bote Prontoan ikuskizuna eskainiko dute 19.00etatik aurrera. Abuztuaren 1ean San Pedro abesbatzak Ahotsaren enborretik kontertua eskainiko du Parrokian 20.00etan. Abuztuaren 2an Sapere Aude Sinfonietaren Itzalpeko loturak emanaldia eskainiko da Zumaienan 20.00etatik aurrera. Azkenik, abuztuaren 3an Las Bodas de Figaro opera proiektatuko dute Aita Marin 19.30ean eta 4an dantza garaikide emanaldia egongo da Odietan 20.00etan. 5ean Donosti Ensemblek joko du Parrokian.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”