Gaur emango zaie hasiera aurtengo Santio jaiei. Hori dela eta, Astigarragako zenbait kale itxiko dira.

Uztailaren 27tik, hau barne, Donostia ibilbidea itxita egongo da, kupela dagoen biribilgunetik Kutxako biribilguneraino.

Hortaz, autobusak (BU12 eta BU13 lineak) Bidebitarte poligonotik igaroko dira.

Bestalde, gaurtik uztailaren 27ra arte, biak barne, Portutxoko biribilgunetik Kutxako biribilgunera doan errepidea itxiko da, bertakoek bakarrik izango dute sartzeko aukera.

Pelotari kalea moztuko da, baina bertakoek eta zamalanek izango dute sartzeko aukera.

Galtzaur kalean hesia jarriko da, bertakoek bakarrik izango dute sartzeko aukera.

Hilaren 28an kale guztiak zabalduko dira, baina 29an Donostiako Klasikoaren ondorioz, 12.30etik 14.00etara Martindegitik Iparralde bideraino errepidea moztuko da.