Bi jarduera gauzatu ditu Beasaingo Udalak herriko ibai eta erreka degradatuak leheneratu eta egoera ekologiko hobean jartzeko helburuarekin. Lehenengoa hilaren 11an izan zen, eta bigarrena astearte honetan bertan, uztailak 18.

ranzadi Zientzia Elkartearekin batera, lehenengo saioan, zaborra kendu zen Beasaingo Oria ibaietik. Guztira, 168 kilogramo hondakin atera ziren. Aste honetan, berriz, landare inbaditzaileen eskuzko erauzketa egin da. Horrela, ibaia garbitu da, eta naturari zein herritarrei mesede egin zaie.

Bi saioetan adin desberdinetako hamar pertsonek parte hartu dute, baina guztiek helburu bera izan dute: gure inguruko natura zain-tzea eta errespetatzea.

Joan den asteko jarduera Aranzadiren sentsibilizazio hitzaldi batekin hasi zen. Ibaiek jasan behar duten zaborrari buruz hitz egin zen. Ondoren, ibaira jaitsi eta zabor bilketari ekin zioten. Ibaiko hondakinak bildu ondoren, pisatu egin ziren ekimenaren ingurumen inpaktu positiboa neurtzeko.

Aste honetan izandako saioan, aldiz, landare inbaditzaileen inguruko azalpenak eskaini zituzten Aranzadiko kideek, Antzizar kiroldegiaren inguruan. Parte-hartzaileei landare horiek nolakoak diren eta nola identifikatu azaldu zieten, baita zer arazo sortzen dituzten ere, besteak beste. Ingurumena eta ekosistema aldatzen duten landare inbaditzaileak, orokorrean, kanpotik ekarritakoak izaten direla jakinarazi zuten. Badira ere kalterik eragiten ez dutenak ere.

Azalpenak jaso eta berehala, Igar- tza Monumentu Multzora joan ziren, bertako ibai ertzetik landare inbaditzaileak eskuz erauzteko.

Proiektua amaitzeko, udazkenean, lehentasuneko eremuak zehaztu eta ibarbasoko espezieak landatuko dira Beasaingo erreka eta ibai ertzetan.