Hezitzaileak Algorriko ibilbidean udan zehar
Uztailean eta abuztuan arituko dira Paisaia Natura Babestua sustatzeko asmoz
Zumaiako Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, Paisaia Natura Babestua sustatzeko asmoarekin. Ardura hau hartuko duten hezitzaileen lana bisitariei biotopoaren segurtasun eta kontserbazio arauak betetzeko informazioa ematea izango da.
Zehazki uztaileko asteburu eta jaiegunetan eta abuztuan zehar, hilaren 1etik 20ra bitartean egunero egongo da hezitzaile bat Algorriko ibilbidean. 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara egingo dituzte txandak, eta Geoparkeko txartelarekin egongo dira identifikatuta.
BAlorazio ona
Aste Santuetako oporretan egin zuen Geoparkeak lehenengo proba eta balorazioa positiboa izan zen. Horregatik jarraituko dute uda honetan ere ekimenarekin.
Temas
Más en Bertan
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas