Síguenos en redes sociales:

Zumarraga Bide Bizia marka turistikoak herria ezagutzera emango du

Bihar ibilbide industrialaren berri emango dute: 11.00etan elkartuko dira, plazan

Zumarraga ezagutzera emateko helburuarekin, Udalak Zumarraga Bide Bizia marka turistikoa sortu du. Gainera, barne ibilbideak prestatu ditu herritarrei eta bisitariei herria erakusteko asmoz.

Bihar ibilbide industrialaren berri emango dute, etzi hiri ibilbidea erakutsiko dute eta igandean natur ibilbidea. Hiru egunetan parte hartzaileak herriko plazatik abiatuko dira, 11.00etan.

Ibilbide gidatuak doakoak dira, baina parte hartzaileek izena eman behar dute. Horretarako, Zelai Arizti kultur etxeko harrerara jo behar dute edo Udalaren zumarraga.eus webgunera.