Zarautz, bertso doinuetan murgilduko da gaurtik larunbaterarte.

Gaur gaueko 22.00etan izango da lehen ekintza eta Bertso Musikatuak egingo dituzte Torre Luzeako parkean. Euria egiten badu, Modelon egingo dute. Ondoren, Basarri Bertsopaper sariaren banaketa egingo dute. Bertan Aner Peritzek jasoko du saria. Egunkari honek kontatu zuen bezala, bigarren urtez jarraian irabazi du saria Kotxeari gortinak jarri behar dizkiot igandeetarako bertsoekin.

Bihar arratsaldeko 18.30ean Bertso Pelota egingo dute Frontoi Txikin (euria egiten badu, Zinema frontoian). Paulo Txikiya Motxian-Etxebeltzen aurka arituko dira. 22.30ean Bertso Desapiyua egingo dute Torre Luzeako parkean (euria eginez gero, Modelon). Etzi, Bertso Egunean, 10.30ean hamaiketakoa egingo dute Musika Plazan eta ondoren, Txapelketa izango da Alde Zaharreko tabernetan.

Amaitzeko Bazkaria egingo dute Urpekoan. Bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena motxianetxebeltz@gmail.com helbidera mezu bat idatziz. Horretarako azken eguna gaur izango da.