Nicolas Alustiza (Laboral Kutxa) 23 urte azpiko txirrindulari zumarragarrak Antzuolako proba irabazi zuen igandean. Ibilbidea oso gogorra zen eta helmugara heldu zen taldetxoa Asentzioko igoeran osatu zen. Alustiza beste sei txirrindularirekin iritsi zen Antzuolara eta esprinta irabazi zuen. Zumarragako txirrindulariaren denboraldiko laugarren garaipena da. Durana, Iturmendi eta Seguran ere nagusitu zen. Alex Diaz (Baque) urretxuarra 11. postuan helmugaratu zen.

Igandekoa Lehendakari txapelketako bigarren proba izan zen. Diaz urretxuarra bigarren doa sailkapen nagusian eta onena da 23 urte azpikoen artean. Alustiza bosgarrena da sailkapen nagusian eta laugarrena 23 urte azpikoen artean.

Asteburu honetan beste bi lasterketa izango dituzte. Larunbatean Nafarroako Bilatorta herriko proban parte hartuko dute eta igandean Leintz-Ga-tzagakoan. .