Síguenos en redes sociales:

Beduolak topaketa antolatu du astebururako

Larunbatean hasiko da goizeko 10.00etan, kanpotik datozen batel eta txalupei harrera eginez

Zumaiako Beduola elkarteak ekintza asko antolatu ditu astebururako.

Larunbatean hasiko dira eta goizeko 10.00etan kanpotik datozen batelei eta txalupei harrera egingo diete. Ondoren Santa Faustina ontziaren botadura izango da. Gero, batel bakoitzaren aurkezpena egingo dute eta ondoren merenderoan bazkaria antolatu dute. 19.00etan herrira itzuliko dira.

Igandean 10.30ean hasiko dira eta itsasoan nabigazio librea egingo dute. Ondoren eszenifikazioa egingo dute: batelak sardinekin sartuko dira arranplaraino. 14.00etan sardina jana egongo da eta 17.00etan batelak altzako dituzte agur esateko.