Pasa den astelehenean ekin zioten udal udaleku irekiei herriko haur eta gaztetxoek. Hasierako egun hauetan hainbat ekintza egin dituzte, hala nola, jolasak, igerilekura joan, begirale ezkutua jolasean ibili... Aurtengoan 670 haurrek eta nerabek eman dute izena eta HH2tik Batxilergoko 2. mailara arteko haur eta nerabeak lagun artean udaraz gozatzen dabiltza. Beren bidelagun 60 bat hezitzailez osatutako lan-taldea ari da lanean.

Haur Hezkuntzako haurrek, goiz berezia izan zuten ostiralean. Tren Museora joan eta Urolako trenean ibiltzeko aukera izan zuten. Oraindik ekintzaz betetako beste hiru aste dituzte aurretik.