2023ko urritik 2024ko ekainera bitartean An-tzerki Sormen Laborategia martxan egongo da Dinamoan. Kulturaz kooperatibak antolatutako egitasmoa, Xanti Agirrezabalak gidatuko du. “Gorputza da arte bizien muina eta arrazoia, gorputza eta berekin dakarren guztia: mugimendua, indarra, formak, adierak, kontraesanak, luzapenak, hustasunak, espazioak, bakardadeak eta kolektibitateak, ezkutukoak eta agerikoak. Tailerrean antzerkiaren zirrikituak lasai ederrean iker-tzeko aukera izango da”, adierazi zuten Kulturazetik.

Izen ematea irailaren 4tik 24ra izango da.